Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Eskolartekoen iraupen eski ikastaroa

2019-02-02 - 2019-02-03

Aspaldiko partez eta zuen eskaerei erantzunez, otsailaren 2an eta 3an URDABURU MENDIZALE ELKARTEAK haurrentzat iraupen eskiko ikastaroa antolatu du. Somporteko eski estazioan izango da eta alojamendua El águila aterpetxean (Candanchún) izango da.

2005 etik 2010 arte jaio diren haurrek, parte har dezakete, hau da LH3. mailatik 2. DBHra artekoek eta DENEK eraman behar dute gutxienez arduradun bat (arduradun batek gehienez hiru haur eraman ditzake).

Ikastaroaren prezioa 60 eurokoa izango da helduentzat eta 50 eurokoa haurrentzat. Prezioaren barruan autobusa eta ostatua sartuko da (larunbateko afaria eta igandeko gosaria). Haurren kasuan, materialaren alokairua eta forfaita prezioaren barne dago.

Izen emateko epeak:

* Abenduaren 5etik – 12 arte: Urdaburuko bazkideek eta eskola kirolaren barne URDABURUrekin mendira joaten diren haurrentzat (2017-18 eta 2018-19 denboraldia).

* Abenduaren 13etik – 21ra: besteentzat.

Izen ematea formulario honen bidez egin behar da:

https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/ikastaroak/2019-01-12_13-ski-ikastaroa

Izen ematea ontzat emateko dirua aurreratu beharko da elkarteko kontuan: helduek 30€ eta haurrek 25€.  Dirua  soilik itzuliko da  baldin eta utzitako plazak betetzen badira.

Izena ematerakan zure telefonoa edo emaila adierazi zurekin harremanetan jarri al izateko.

Zehaztasunak

Hasiera:
2019-02-02
Amaiera:
2019-02-03