Arabako Bira

Otsailaren 18an hasiko genuen Arabako Bira, 1991tik hileroko 3. larunbatetan egiten dugun 24.proiektua da. 3 urte inguru iraungo dituen proiekltu luze honen Ibilbidea zehaztuta dugu. Aldaketarik ezean, 31 etapa eta 540 km inguru aurreikusten ditugu, eta 24.000 m-ko desnibela. Besteak beste 54 mendi igoko ditugu, 47 herri igaroz. Orohar ibilbide menditsua izango duela esan daiteke, Ebrotik hurbil doazen 5 etapa ez beste. Ibilbidearen hasiera Errenteriatik hurbilena dugun lekuan kokatu dugu, Lautadako Andoin herrian. Lehen 5 etapek S norabidea izango dute, Entzia/Urbasa, Lokiz eta Kodes mendizerrak zeharkatuz. Oion herritik aurrera, hurrengo 6 etapak Ebrorekiko paralelo joango dira NW norabidean, Sobróneraino. Gehienak lauak, baina 2 etapa Toloño mendizarretik. Hurrengo 3 etapek, Ebro ahaztu baina NW norabideari eutsiko diote, Arzena eta Valderejo mendizerretatik. Orain Arabako lekurik urrunenean gaude. Hurrengo 7 etapak oso norabide aldakorra baina NE joera hartuko dute, besteak beste Arkamo eta Gorobel mendizerrak igaroz, baita Aiara eskualdea. Okondotik aurrera norabidea aldatuko da. Hurrengo 2 etapek SE norabidea, Gainekogortatik zehar, eta azken 7 etapak E norabidea, batipat ur mugako mendizerretatik: Gorbeia, Durangaldeako mendiak eta Aizkorri (Elgea-Urkilla-Altzania); honela zirkulua Andoin herrian amaituz.