Urbión-Cebollera irteera burutu genuen asteburu oso beroa izan arren

ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN

Pasa den ekainak 29-30 asteburuan Urbión eta Cabollera mendizerretatik txango bana egin dugu. Bero itzela egin arren goikaldetako haizeaz ondo ibiltzen zen, baina jaitsieretan (haize babesean) benetako labea.
Larunbatean, bidai oso luzearen ondoren, 12:00tan irten ginez oinez Laguna Negrako goi aparkalekutik. Hasierako beroa berahala leundu zen kehen aldapa gaindituta eta hize atseginaz heldu ginen Urbión tontorrera. Jaitsiera hasi orduko, kantinplorak ur freskoaz bete genituen Duero ibaiaren iturburuan, eta eskerrak, bero itzela egin bait zuen jaitsiera luze honetan. 17:30 aldera heldu ginen Duruelo de la sierra herrira eta tabernan garabardo batzurekin freskatu ostean Abejar herrira joan ginen. Bertako “Cañada Real” aterpean lo egitera.
Igandean askoz goizago (9:30ean) hasi ginen oinez Santa Inés portutik. Ia dena kordaletatik joan zenez, haizeari esker ez genuen apenas berorik pasa azken jaitsiera arte. Tontorrez tontor, Buey (2034), Castillo de Vinuesa (2083) eta Santosonario (2054) igo genituen. Eta hamaiketakoaren ostean Telégrafo (2081), Cebollera (2141) eta Mesa de Cebollera (2163). Beste otarteko bat eta jaitsierari ekin genion, aldapatsua eta bero nabarmenaz Lomos de Orio ermitan amaituz. bertako iturrian freskatu, zerbait jan eta 17:30en itulera bidaia hasi genuen, Errenteriara 9:00ak aldera helduz. ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN

Iruzkina utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude