ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN
Zuraidetik Itsasurako 2. etapa hau ateri hasi dugu, baina espero bezala eguraldiak berehala trakestu da. Euriarengatik Errebi saihestu ostean, erdiek Atxulegi igo eta txabola baten barruan hamaiketakoa egin dugu. Ateri irten eta Mondarrainen lepoan gaiztotu da, euria gogotik bota du amaieraraino. Batzuk Mondarrain igo dute. Itsasun nonbait bazkaltzeko zailtasuna ikusirik Errenteriara bueltatu gure egoitzan bazkaltzeko asmoz.
@