2020ko Argazki Lehiaketaren sari banaketa

Abenduaren 22an, “Jesús Hospitaler-en oroimenez 2020ko Mendiko Argazki Lehiaketaren” sari banaketa egin zen. Urdaburuko lokalean egin zen ekitaldian, lehiaketa horretako irabazleak, eta Jon Collar Kultura zinegotzia izan ziren.

2020ko edizio honetan honako hauek sarituak izan dira: Lehen saria, Jon Unzueta “Artikutza” argazkiagatik. Bigarren saria, Manu Matas “Ametsetan” argazkiagatik eta Hirugarren saria, José Ramón Fernández “Laino artean” argazkiagatik.

Urdaburuko bazkide argazki onenaren saria: Carlos Bayónentzat izan zen, “Barranco de luna” izeneko argazkiagatik, eta klubeko jarduera kategorian Mari Mar López izan zen irabazle, “Saliendo del túnel” argazkiagatik.

Goian, ezkerretik eskubira, Jose Ramón Fernandez, Jon Unzueta eta Manu Matas. Behean, ezkerretik eskubira, Mari Mar López, Carlos Bayón eta Jon Collar.

Era berean, 5 akzesit banatu ziren, honako parte-hartzaileei zegozkienak: Enrique Villafranca, “Parador de Santa Bárbara” argazkiagatik; Juan Lasarte, “Desplome 2” argazkiagatik; Alejandro Gracia, “Itzalaren atzetik” argazkiagatik; Garazi Zubizarreta, “Ernio” lanagatik; eta Aitor Ibarguren, “Laino guztien gainetik” argazkiagatik.

Ezkerretik eskubira, Enrique Villafranca, Juan Lasarte, Alejandro Gracia, Aitor Ibarguren eta Jon Collar.

Amaitzeko, lehiaketan aurkeztutako lanen kalitatea nabarmendu behar da.

Hemen dituzue argazkiak ikusgai.