Abau borda %100 edukiera

Datorren larunbatetik, urriak 23tik, aurrera BORDAren edukiera %100koa izango da.

Gogoratu, erreserbak idazkaritzan egingo dira aurrez aurre edo telefonoz, astearte eta ostegunetan, ohiko ordutegian. Erreserba egiten duen bazkideak bere taldekideen izen-abizenak eman beharko ditu, eta espreski onartu beharko du borda erabiltzeko arauak jasotzen dituen Covid-19 protokoloarekin bat datorrela, bai eta protokolo hori betetzeaz arduratu ere. Ordainketa erreserba egitean egingo da.

Protokolo hori gure webgunean dago argitaratuta.

Amaitzeko, jakinarazten dizuegu Zuzendaritza Batzordeak Bordari buruzko tarifa berriak onartu genituela:

Gaua igarotzeagatik prezioak
14 urtetik gorako bazkidea …………………………..gaueko 10 €
14 urte baino gutxiagoko bazkidea …………………gaueko  5 €
14 urtetik gorako bazkidea ez bada ……………….. gaueko 15 €
14 urtetik beherako bazkide ez bada ……………….gaueko  8 €