Argazki emanaldia: “Landarbaso Trail”

Ekainaren 16an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria) argazkigintza gustoko duten elkarteko 15 bazkideek Landarbaso Trailaren inguruan egindako bideo bat proiektatuko da. 

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.