Pasa den ekainaren 11-12 asteburuan Sierra Demandara irteera egin genuen 32 partehartzailerekin. Ikaragarrizko beroa eta ekaitzak aurreikusita zeuden, baina ibili ginen lekuetan tenperatura (zenbakiak) ez ziren 30º-tara hurbildu ere egin eta euria hutsaren hurrengoa. Bi txangoak oso ederrak suertatu ziren, larunbatean Burgoseko sapaia den San Millán (2131) tontorrera, eta igandean La Riojako sapaia den San Lorenzo (2271) tontorrera.
Larunbateko txangoa Burgosetik joan zen, Pineda de la Sierratik 10:20ean irten eta San Millán tontorra igoz. Igoera piskanakakoa izan zen eta haizeztatuta zegoen baina batzuk gaizki pasa zuten eta hainbatetan geratu behar izan genuen. San Millánetik behera Altuzarra errekako 3 urjauzitatik jaitsi ginen, aldapatsua eta hainbat geldialdirekin luze egin zen. Santa Cruz del Valle Urbiónera 18:20 aldera heldu ginen. Hemedik Ezcaray-ko Molino Viejo albergera joan ginen afaltzera.
Igandean 27 partehartzaile irten ginen eta irteera guztia La Riojatik joan zen. 8:30en Valdezcaray eski estaziotik irten ginen 17º C tenperaturaz eta lurra bustitzea lortu ez zuen “euria”rekin. San Lorenzorako igoera bortitza izan zen, baina hemendik aurrera, dena aldapa behera arina izan zen. Une batean landaretzarekin sargori sentitu genuen eta Beneguerra lepoan geratu ginen hamabitakoa egitera. Hemendik behera zidor erosoagoa eta pagadiak izan genituen Ezcarayra 14:45 aldera iritsiz. Bertan zerbait edan/jan eta 19:00 aldera iritsi ginen Errenteriara.
ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN
- Argazki emanaldia: “Landarbaso Trail”
- Abau bordara irteera: uztailak 9-10