Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak gonbitea luzatzen dizue MENDIKO ARGAZKI LEHIAKETAn parte hartzeko eta gogoratu:
- Lanak aurkezteko epea 2022ko irailaren 20an hasi eta urriaren 20an amaituko da.
- Lehiaketa zabalik dago argazkigintza gustuko duen eta profesionala ez den euskal herritar ororentzat (EAE, Nafarroa eta Iparraldea).
- Parte-hartzaileek gehienez 3 argazki bidali beharko dituzte formatu digitalean.
- Partehartzea doakoa da.
- Gaia: “Kirol ekintza mendian”
- Argazkiak euskarri digitalean (CD, DVD, Pen-drive) aurkeztu beharko dira Urdaburu M.E.ren egoitzan Juan de Olazabal 23 helbidean, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara. Bestela, elkarteko posta elektroniko helbidera, urdaburu.mendi@gmail.com bidali ahal izango dira.
- JPG formatuan dauden argazkiak soilik onartuko dira.
- Bi karpeta bidali edo aurkeztu beharko dira. Batek, argazkiak eta haietako bakoitzarentzat titulu bat edukiko ditu. Besteak, “Egilearen identifikazioa” izena edukiko duena eta ondoko informazioa izan beharko du: egilearen izen-abizenak, NAN, helbidea, kontakturako telefono zenbakia, posta elektronikoa eta aurkeztutako argazkien izenburua (beste karpetakoarekin bat etorri behar du).
Anima zaitez!