Zumaiako Flyschera irteera burutu genuen

Atzo urriak 8, Zumaia-Debako Flyscha ezagutzeko irteera bat egin genuen, Igone Bravo biologia adituaren eskutik. Lehenik Zumaiako Itzurun hondartzako flyscha ikusi genuen, lehen esplikazioekin, eta hortik hurbil Algorri punta. Nolabait hemendik aurrera hasi zen mendi txangoa. GR-tik Debako Elorriaga auzora joan ginen, bertan hamaiketakoa eginez. Ondoren Sakoneta hondartzara jaitsi ginen hemengo flischa ere ikustera. Eta hemendik gora Itsaspe auzoko errepidean amaitu genuen egun erdiko txango berezi eta atsegin hau.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720302752544/


@