Ipar martxako irteera: Urtarrilak 14

Urtarrilaren 14an, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.

Topagunea: Lezo-Errenteriako tren geltokian 9:00etan (trena 9:06ean ateratzen da) edo zuzenean, Hernaniko zentruko tren geltokian 9:30ean.

Ibilbidea:  Hernaniko ibilbide urdina (9,6km). Ez da erabat laua. Menditik egingo dugun zati txiki bat izan ezik, ia guztia asfaltoaren gainetik egingo dugu. Horregatik, kirol zapatilekin nahikoa izango da. Santa Barbara gotorlekutik eta bere ermitatxotik pasako gara, ferratoki eta karobi bat ikusiko dugu ere.

ZER ERAMAN: Ura eta kirol-zapatilak.

IZENA EMATEA:

-urtarrilaren 5etik – urtarrilaren 13 arte.

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:

Izen ematea