Haurrentzat ipar eskiko ikastaroa

Otsailaren 4ean eta otsailaren 25ean, haurrentzat iraupen eski ikastaroa eta irteera antolatu dugu. Somporteko eski estazioan izango da. Irteeraren ordua 6:30-7:00 inguruan izango da, ikastaroaren ordutegia pistetan zehazten digutenean ordua finkatuko dugu.

2009etik 2014ra arte jaio diren haurrek parte har dezakete, hau da LH3. mailatik 2. DBHra artekoek.  Gutxienez haur baikoitzeko arduradun bat joan beharko du (arduradun batek gehienez hiru haur eraman ditzake).

Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa izango da haurrentzat eta 50 eurokoa helduentzat. Haurren kasuan prezioaren barruan: autobusa, materialaren alokairua, sarrera (fortfaita) eta bi orduko ikastaroa sartzen da. Helduen kasuan, ikastaroa aukerazkoa da, beraz aukera hori gabe prezioa 35€koa da eta materialaren alokairua bazkideak ez direnak ordaindu beharko dute. Materiala elkartean alokatuko dugu. Ez bazenukete materiala behar, izen ematean ‘oharrak’ atalean jarri.

Izen emateko epeak: 

* Urtarrilaren 12etik – 22era arte: Urdaburuko bazkideak (haurra edo guraso arduraduna).

* Urtarrilaren 23etik – Otsailaren 1era:  ez bazkideak.

Izen ematea formulario honen bidez egin behar da (oraingoz otsailaren 4erako ireki dugu izen ematea, otsailaren 25ekoa aurrerago irekiko da):

IZEN EMATEKO INPRIMAKIA

Izena eman ondoren, behin datuak egiaztatuta, korreo bat jasoko duzu zure eskaera onartua izan dela esateko eta soilik orduan elkarteko kontu korrontean ordainketa egin ahalko duzu.