Errenteriako parkeen Ipar Martxako ibilbide homologatua

Urdaburu Mendizale Elkarteak eta Errenteriako Udalak, Errenteriako Ipar Martxako lehenengo ibilbide homologatua aurkezten du.

Gipuzkoako Mendi Federazioak homologatutako SL-GI 56 ibilbidea da aurkeztu dena.

Guztira 9,5 km ditu ibilbideak eta herriko auzo batzuetatik igarotzen da, parkeak lotuz.

Elkarteak berak diseinatutakoa da eta abiapuntua Iztieta pasealekuan du. Bertan, oinezkoentzako zubiaren ondoan, informazio guztia biltzen duen panel bat dago. Ibilbidea 6 gezirekin eta 3 zutoinekin seinalatuta dago, bidearen bereizgarriaz gain, hau da, bi marra, bata berdea eta bestea zuria.

Hemendik ibilbide hau ezagutzera eta egitera animatzen zaitugu.