Argazki emanaldia: “Egipto”. Urdaburuko ekitaldiak

Apirilaren 20an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria) elkarteko bazkide den Jokin Maizak argazki emanaldi bat egingo du, Urdaburuko bazkide diren talde batekin joan den udaberrian Egiptora egindako bidaiari buruz.

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.