[PROBATU ETA NOLA EROSI] Txirrindularitzarako arropa teknikoa

ARROPA IKUSI ETA PROBATU

Aurrreratu genuen bezala txirrindularitzarako arropa jarri dugu salgai: maillot motza eta luzea, kulottea eta txalekoa. Gaurtik aurrera eta bi astez elkartean materiala eta taila batzuk ikusteko eta probatzeko aukera izango da, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, ohiko ordutegian.

NOLA EGIN EROSKETA:

Erosketa norberak egin behar du beherago agertzen den webaren bitartez. Norberaren datuak sartu (NAN, izen/abizenak, helbidea, telefonoa eta emaila).

Eskaera guztien arropa elkartean jasoko ditugu, beraz bidalketa gastuak ez dituzu ordaindu behar. Horretarako garrantzitsua da:

¿ENVIAR A UNA DIRECCIÓN DIFERENTE? EZ AUKERATZEA

https://www.zaik.cc/urdaburucustomshowroom/

ESKAERA EGITEKO EPEA

Apirilaren 25etik maiatzaren 4ra elkartean arropak izango ditugu eta web bidez eskaera egiteko aukera ere. Epez kanpo ezin izango da eskaerarik egin. Aurrerago norbaitek aparteko eskaera bat egin nahiko balu, gutxienez 5 unitate eskatu beharko ditu eta gurekin harremanetan jarri beharko du. Guk, interesatua arropa egin digun enpresarekin jarriko genuke harremanetan eta beraiek adostuko dute nola egin. Kontuan izan prezio bereziak lortu ditugula eta bakarkako eskaera (5 unitate izan arren), prezioa desberdina izango dela.

MATERIALA NOIZ IRITSIKO DEN

Dena ondo joanez gero ekainaren 29an egin diren eskerak elkartean prest izango gitugu hauek banatzeko. Edozein kasuan korreo bat bidaliko dugu konfirmatzeko.