Wikiloc ikastaroa

Wikiloc aplikaziori buruz antolatu dugun oinarrizko ikastaroaren berri eman nahi dizuegu. Elkarteko bazkide batek emango du.

Ikastaroa oinarrizko mailakoa da eta ibilbideak deskargatzeko, igotzeko, editatzeko, waypointak txertatzeko, kentzeko… moduei buruzkoa izango da.

Data:  maiatzaren 10 eta 17. 19:30tik -20:30etara.

Lekua:  elkartean.

Plazak: 20 pertsona gehienez. (bazkideentzat soilik)

Prezioa:   dohainik.

Izen emate epea:

Apirilaren 25etik – maiatzaren 9a arte. Izen emateko epea apirilaren 25ean, 21:00etan, irekiko da.

Izen ematea Urdaburuko lokalean egingo da, idazkaritzan aurrez-aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez: 

Wikilok ikastaroa

Izen emate ordenaz beteko dira plazak.