Datorren ekainaren 2an, arratsaldeko 17:00etan, URDABURU MENDIZALE ELKARTEAK SL-Gi 56 ipar martxako ibilbide berriaren aurkezpena egingo du.
Ipar martxako ibilbide berri hau, gure elkarteak sortua eta bultzatua izan da, Udalak diruz lagunduta eta sustatuta eta Gipuzkoako Diputazioak Gipuzkoako Mendi Federazioaren bitartez homologatuta.
Aurkezpenean Marijo Villalba ipar martxako monitore tituludunaren laguntzarekin kontatuko dugu eta kirol honen praktikari buruzko oinarrizko azalpenak emango ditu. Ondoren, ibilbidea egingo da. Ibilbidea 9 kilometro ingurukoa da eta 136 metroko desnibela du. Ipar martxako bastoi bereziak utziko zaizkie ibilbidea eginez teknika hau probatu nahi duten pertsona guztiei
Doako jarduera da.
Topagunea: Ibildidearen informazio panelean, hau da, Iztietako pasealekuan dagoen oinezkoentzako zubiko eskaileren ondoan. (Elkartzeko tokia)
Makilak behar dituzten pertsonek izena eman behar dute. Horretarako gure egoitzara joan daitezke hurrengo astearte edo ostegunean 19:00etatik 21:00etara, edo 943527879 telefonora deituz, egun eta ordu berean, edo hurrengo formularioren bitartez.
Formularioa
Bazkideek lehentasuna izango dute.
Ibilbidea amatitu ondoren, lunch txiki batez gozatuko dugu egoitzan (Juan de Olazabal 23 kalea, beheko solairua).