Arabako birako 6. etapa burutu dugu Oionetik Lapuebla Labarkara

aur, uztailak 15, Arabako birako 6. etapa burutu dugu Oionetik Lapuebla Labarkara 54 partehartzailerekin. Eguraldi ona eta bero samarra izan dugu, baina haizetxoari esker eramangarria. Eta bestalde, mendirik gabeko ibilbide laua eta azkarra, mahasti artean. 9:20 aldera oinez hasi eta lehen geldialdia Mantible erromatar zubiaren arrastoetan egin dugu eta hortik hurbil Assa herrian, hamaiketakoa eginez. Errepide zati baten ostean pista luzez Lapuebla Labarkan amaitu dugu 13:10 aldera. Ondoren, denboraldi amaiera ospatzeko, Biasteriko Las Postas jatetxera joan gara bazkaltzera. .
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720309804313/