“Comète” sarearen ibilaldia

Hemen doakizu COMÈTE BAZTAN-BIDASOAtik irailaren 9 eta 10erako antolatu ditugun ibilaldi eta ekitaldietako programa. Parte hartzera gonbidatzen zaitugu, baita mezua zure lagun eta senideen artean zabaltzera ere. Ibilaldi honetan II. Mundu Gerran “Comète” sareak hegazkinlariak etxeratzeko egiten zuen bidea errepikatuko dugu, eta Bidasoa ibaia gurutzatuko. Gainera, nazismoaren aurkako Erresistentziaren sare honetako kide eta mugalariak gogoratu eta omenduko ditugu, 22 urtez egiten daramatzagun bezala. Izena emateko, programan zehazten den moduan egin dezakezu.Kontuan izan, izen ematea abuztuaren 1a baino lehen egin behar dela.