“Gure Añabitarte” egunaren barne (Kilometroak 2023 + Urmuga) mendi-ibilaldi musikatuetan parte hartu genuen

Urmuga Festibalak eta Kilometroak 2023k elkarlanean uztailaren 19an antolatutako “Gure Añabitarte” eguneko ekitaldietan parte hartu genuen. Hainbat ekitaldi eta elkarte parte-hartzaileren artean, gure egitekoa, Girizia mendi elkartekoekin batera, goizeko bi mendi-ibilaldiak aurrera eramatea izan zen: Irun-Gurutze (laburragoa, haurrentzat pentsatuagoa) eta Endarlatsa-Gurutze (helduentzat pentsatuagoa). Hauen amaieran Beloagako gazteluan orduerdiko emanalditxo sinple batek jarri zuen musika (eskusoinu eta panderoa). Udako astegun batean zenbateko parte-hartzea izango zen zalantzak zeuden, baina bi txangoetako bakoitzean 50 pertsona inguru irten ginen. “Kotxe eskoba” laguntza ere izan genuen (Ina Rufo). Hementxe bi ibilaldietako argazkiak:
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720309899677/