Urriaren 7an, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.
Topagunea: Galtzarabordako topo geltokian goizeko 8:20ean (topoa 8:25ean ateratzen da). Transbordo egin behar denez, ez gara inoren zain egongo.
Ibilbidea: Zarautz-Getaria-Zarautz (12 km). Hasieran, erromatarren galtzada aldapatsu bat igoko dugu, Santa Barbara ermitatxora eta Vista Alegre dorretxera iristeko, gero mahastien artean Getariara hurbilduko gara. Itzulera itsasoaren ondotik egingo dugu. Ibilbidea ez da laua izango.
ZER ERAMAN: Ura, kirol edo trekkingeko zapatilak, ipar martxako makilak eta mugi txartela.
IZENA EMATEA:
-irailaren 26tik – urriaren 6a arte.
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez: