Arditurriko XV Rollerski lasterketa

Azaroaren 11n, larunbatean, Urdaburu Mendizale Elkarteak Arditurriko XV Rollerski lasterketa antolatu du.

Bi mailakoak antolatu dira: 

-gazteena (2010, 2011…), Fortalezatik Arditurrira3700 m 

-helduena (2009, 2008…), Mamut Alcampotik Arditurrira: 7100 m.

Egitaraua:

15:30 Dortsalak Oiartzungo Mamut-Alcampon banatuko dira.

16:00 Helduen irteera Mamut Alcampotik.

16:00 Gazteen irteera Fortaleza jatetxetik.

18:30 SARI BANAKETA eta MERIENDA Urdaburuko elkartean, Juan de Olazabal 23, 20100 Errenteria.

Arauak:

  1. Derrigorrezkoa da kaskoa eta betaurrekoak erabiltzea
  2. Klasiko rollerskiak erabili behar dira eta hauek antirretorno gurpil bat izango dute gutxienez.
  3. Korrikalariak federatuta egon behar dira.
  4. Antolatzaileak ez dira lasterketa honetan norbera bere buruari edo besteren bati egin lekioken kalte edo lesioen erantzule izango.
  5. Parte hartzaile guztiek, arau hauek onartzen dituzte eta aurreikusia ez dagoen edozer FISeko araudia aplikatuko da.

Izen ematea:

-Korreoz: eskarmendi@gmail.com
-Hurrengo datu hauek eman behar dira: Izen -abizenak, jaiotze data eta elkartea.

Oharra: Sari banaketa eta merienda Urdaburu elkartean egingo denez, ibilgailua Jesusen Bihotza Telleri-Alde ikastetxean (Bittor Idiazabal 1, elkartearen ondoan) aparkatu ahal izango da, 17:45etik 21:00etara. Beharrezkoa izango da lasterketaren dortsala erakustea; ibilgailu bat baino gehiago badira, nahikoa izango da dortsal bera erakustea.