Argazki emanaldia: “Andorrako Pirinioak”. Urdaburuko ekitaldiak

Urriaren 19an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria), abuztu hontan, Urdaburuko bazkide askok, Andorrako Piriniotara egindako bidaiari buruzko argazki bideo bat proiektatuko da. 

Muntaia Juan Esteban Aguirre Karrikiri eta Jon Zumalabe bazkideek egin dute, irteera horretako partaide askoren bideoak eta argazkiak erabiliz: Iñaki Arrieta, Jokin Maiza, Iñaki Prieto, Jon Zumalabe, Iñaki Izagirre eta Juan Esteban Aguirre Karrikiri.

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.