2023ko Urdabururen eguna ospatu genuen

Azaroaren 26an, igandea, Urdabururen eguna ospatu genuen, denera 105 pertsona inguru mugiaraziz. Goiz hotza baina eguraldi bikaina izan genuen. Aurreko aldien antzera eskolarrek eta gurasoek, 8:00tan irtenda, Ugaldeko-Urdaburu-Listorreta ibilbidea burutu zuten; eta helduek, 7:30ean irtenda, Ergoien-Olaundita-Penadegi-Bianditz-Arritxulo txango ederra. Gero denek Arritxulon elkarrekin bazkaltzeko. Helduak 13:30ean heldu ziren aterpera eta eskolarrak eta gurasoak 14:15 inguruan, baita autobusez bazkaltzera soilik zetozen helduak.Talde argazki bat atera ostean bazkaltzera sartu ginen, helduentzat ohiko babarrun jatea eta haurrentzat haur menua. Egun gogoangarria 17:30ean etxera bueltatzeko unea iritsi zen arte.
ARGAZKIAK:
https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720313024134/
https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720312982288/