2023ko Bizikloia ospatu genuen

2023ko azaroaren 25an, larunbata, 34. bizikloia edo 18. Eneko Arzelus memoriala ospatu genuen. Arratsaldean eguraldia lehor baina freskoa izan genuen eta denera 23 partehartzaile: 20 gizon eta 3 emakume, 7 banaka eta 8 bikote. Aurten Iurrita inguruko poligonoan elkartu ginen eta, profesionalen modura, irteera “neutralizatua” egin zen Mateo alboko bidegurutzeraino. Baina betiko ibilbidea, Sorondora txirrunduz 7 km eta bertan 7 km-ko krosa: Sorondo-Irubideta-Ozentzio-Sorondo. Lasterketaren ondoren gure egoitzan merienda eta opari banaketa egin zen, giro ezin hobean.
ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720313009318/
SAILKAPENAK: https://onedrive.live.com/?authkey=%21AN%2DBTzMyRRGOTpI&cid=C7432AF8BBF5BF78&id=C7432AF8BBF5BF78%213058&parId=C7432AF8BBF5BF78%21409&o=OneUp