Ipar martxako irteera: Abenduak 2

Abenduaren 2an, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.

Topagunea: Iztietako autobus geltokian, Errenterian, goizeko 9:00etan. 

Ibilbidea: Pasaiako badia eta amarreen ibilbidea, 12 km inguru izango dira. Errenteriatik aterako gara eta Lezo pasa eta gero, Donibanen lehenengo amarralekuak ikusiko ditugu. Txalupaz, San Pedrora pasako gara eta bertan, beste batzuk ikusiko ditugu. Lonjako parke berritik eta Herrerako parketik pasako gara ere. Bukatzeko Pasai Antxo zeharkatuko dugu Errenterira itzultzeko.

ZER ERAMAN: Ura, kiroletako zapatilak, ipar martxako makilak eta 1,10€ Donibaneko txalupa ordaintzeko. 

IZENA EMATEA:

-azaroaren 21etik – abenduaren 1a arte.

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:

Izen ematea