Argazki emanaldia: “Laponia 23. Laponiako agonia, oso ibilbide bakartia”. Urdaburuko ekitaldiak

Otsailaren 15ean, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria) elkarteko bazkide den Jokin Maizak “Laponia 23. Laponiako agonia, oso ibilbide bakartia” argazki emanaldia emango du. 

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.