Arabako birako 14. etapa burutu genuen Lalastratik San Martín de Losara

pirilaren 20an, Arabako birako 14. etapa burutu genuen Lalastratik San Martín de Losara 53 partehartzailerekin. Eguraldi bikaina izan genuen eta ibilbide ederra, lehen zatia Valderejotik zehar. 9:55ean oinez hasi eta Villamardones izandako herriaren arrastoetatik San Lorenzo ermitara igo ginen, Vallegrul mendia beste aldi baterako utzirik (urteko garai honetan debekatuta dago). Mendizerrako ertzaren albotik Recuenco tontorrera heldu ginen, hemen hamaikertakoa eginez eta ondoren La Horca mendatera jaitsi. Hemendik gora, alanbradak eta abere zidorretatik ahal bezala aurrera egin genuen , eta ondoren loma zelaitsu batzuk igaro genituen, ataka polit batetik behera San Martín de Losa herrian hamaituz, 16:00 aldera. Txangoaren ostean Villanueva de Valdegovíara joan ginen bazkaltzera.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720316378325/