Ipar martxa irteera burutu genuen Oiartzungo bidegorrietatik

Atzo, apirilak 13, “Arditurriko eta Artikutzako bidegorriak” ibilbidea egin genuen ipar martxako taldeak. 12 km ko ibilbidea hau Altzibar auzoan hasi genuen  eta Karrika auzoan Xorrola zubiraino joan ginen. Zubia zeharkatu eta gero, ibaiaren beste aldetik Artaso elkarteraino Itzuli ginen. Hemen aldapa txiki bat igo eta jaitsi behar izan genuen Arditurriko bidegorrira iristeko. Batzuk ibilaldia Altzibarren  bukatu genuen eta beste batzuk oinez jarraitu zuten Errenteriaraino.

ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720316221908/