Ipar martxako irteera: Apirilak 13

Apirilaren 13an, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.

Topagunea: Errenteriako Iztietako autobus geltokian (Vodafone ondoan) 8:45ean (autobusa 8:56ean pasatzen da), ez da inor itxoingo; edo Altzibarreko autobus geltokian 9:17ean. 

Ibilbidea: Altzibar – Karrikako bidegorria – Xorrola zubia – Ergoien – Arditurriko bidegorria – Altzibar. Nahiz eta gehiengoa bidegorria izan, bidegorri batetik bestera pasatzeko aldapa bat topatuko dugu. Beti bezala poliki igoko gara.

ZER ERAMAN: Ura, trekkingeko zapatilak (Zorrolako bidean lokatza aurki dezakegulako) eta ipar martxako makilak.

IZENA EMATEA:

-apirilaren 2tik – apirilaren 12 arte.

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:

Izen ematea