Argazki emanaldia: “Errenteria – Fisterra mendiz”. Urdaburuko ekitaldiak

Apirilaren 18an, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria) elkarteko bazkide den Luzio Egiguren Ganboak “Errenteria – Fisterra mendiz” argazki emanaldia emango du. 

Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.