Gaur Arabako birako 15. etapa burutu dugu San Martín de Losatik Osmara 34 partehartzailerekin. Eguraldia portatu da eta 5-10 minutuko euria besterik ez dugu izan oso bukaeran. Eta ibilbidea polita eta atsegina. 9:50 aldera abiatu gara San Matín de Losatik. Villalambrús herritxoa igarota mendizerrako atakara heldu gara eta nolabait ertzetik aurrera La Laguna presara. Ondorengo lepo batean hamaiketakoa egin dugu. Ertz polit batetik Risca tontorra igo dugu eta hemendik Astúlez herrira jaitsi gara, lehenxeago bertako gazteluaren arrastoak bisitatuz. Gaztelutik herrira izan dugu euri une bakarra. Azken zatia errepidez Osma herrian amaitu dugu 15:10 aldera. Aurreko aldietan bezala Villanueva de Valdegovíara joan gara bazkaltzera.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720317092834
- Aurrepiriniora irteera 2024
- Argazki emanaldia: “Hawaii: paradisuan eta infernutik hain gertu”