Maiatzaren 30ean, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria) elkarteko bazkide diren Olatz Arbelaitz eta Txus Perezek, Jon Unzuetaren lankidetzarekin, “Hawaii: paradisuan eta infernutik hain gertu” argazki emanaldia emango dute.
Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.