Ekainaren 7, 8 eta 9, Logroñora joan ginen ipar martxako hiru ibilbide egiteko asmoarekin. Guztira 11 pertsona joan ginen, La Playa Kanpiñean ostatu hartuta. Ibilbideak, hauek izan ziren: Ostiralean: Logroñoko Ebroko pasealekua eta Erriberako parkea (11’5 km). Larunbatean: Viana-Laguna de las Cañas-Viana (14 km). Igandean: Mendavia-La mota-Mendavia (13’5 km). Eguraldia zoragarria izan genuen, larunbata arratsaldean Laurel kalera joateko aterkiak ireki beharreko momentu bakarra izan zen. Eskertzekoa da Teresa Sádabak eta Lázaro Errazkinek, gure bazkideek, eskaini ziguten Mendavian duten etxean azken eguneko bazkaria, Maribelen laguntzarekin!. Ebro ibaia izan genuen lagun lehenengo eta azkeneko ibilbidean. Bigarrenean ordea, Done Jakueren bidearen zati bat egin genuen. Las Cañaseko hegaztien behaketako zentroko arduradunaren azalpenak entzun genituen. Horretaz gain, Logroñon bisita turistikoa eta gastronomikoa ere egin genuen. ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720317817289
- Irteera URDABURU M.E. : Arabako Birako hamaseigarren etapa
- Arabako birako 16. etapa gorabeheratsua izan genuen Orduñako portutik Osmara