Arabako birako 18. etapa burutu genuen Belandiatik Angulo portura

Larunbatean Arabako birako 18. etapa burutu genuen Belandiatik Angulo portura 44 partehartzailerekin. Etapa ederra izan genuen Gorobel mendizerratik zehar, Tologorri eta Ungino mendiak igoz. Eguraldia denbora gehienean portatu zen baina Cobata inguruan ordu erdiko ekaitzak harrapatu gintuen. Txangoaren ondoren Artziniegara joan ginen bazkaltzera.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720320517927