Pasa den larunbatean, azaroak 9, 19 lagun joan ginen Hondarribiko paseo osasuntsua egitera, 10,3 km-koa. Puntaletik atera eta porturaino joan etorria egin genuen. Gaueko eguraldia txarra ikusita, horrela jarraituko zuen susmoak genituen, baina zorionez, eguzkia eta guzti ikusi genuen. Bidean, Valentziako kaltetuei laguntzeko influencer batzuek antolatutako lasterketa batekin gurutzatu ginen.
ARGAZKIAK: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720321854523/