Azaroaren 30ean, larunbata, antolatu ditugun bi irteeren berri eman nahi dizuegu.
Lehenengoa, Ipar martxako irteera izango da.
Topagunea: Galtzarabordako topoko geltokian 9:15ean, topoa 9:25ean ateratzen da edo Zarauzko topoko bigarren geltokian 10:20ean.
Ibilbidea: “Zarauzko gerriko urdin-berdea” izango da (11km inguru).ZER ERAMAN: Ura, kiroletako zapatilak eta ipar martxako makilak.
IZENA EMATEA:
-azaroaren 29 arte.
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:
Izen ematea: Ipar Martxa, Zarauzko gerriko urdin-berdea
Bigarrena, egun berdinean baina arratsaldeko partean, eta beti zerua garbia baldin badago, “Izarrak Añabitarten” gaueko irteera egingo dugu.
Irteera hau ondo azaltzeko, azaroaren 28an, arratsaldeko 19:00etan Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria), elkarteko bazkide den Enrique Sánchez astronomoak, azalpen batzuk emango dizkigu.
Topagunea: Orereta Ikastolak Añabitarten duen eraikuntzatik aterako gara arratsaldeko 19:00etan.
Ibilbidea: Frontalekin Bizarainera igoko gara. 6,5kmko ibilbidea izango da eta aldaparen bat aurkituko dugu, gotorlekua inguratuko dugu eta berriro jeitsiko gara ikastolan dagoen baserrira, non zerbait afaltzeko aukera izango dugun. Pixkolabis honen prezioa gutxi gora behera 10/12 eurokoa izango da, parte-hartzaileen kopuruaren arabera. Bertan, Enrique Sanchez, astronomoa gurekin egongo da eta teleskopio baten bidez izarrak eta ilargia ikusteko, baita bere azalpenak entzuteko aukera izango dugu.
Arratsaldeko irteera hau, ez da bakarrik izango ipar martxa egiten dutenentzat, norbaitek oinez joan nahi badu etor daiteke.
IZENA EMATEA:
-azaroaren 28, arratsaldeko 19:00ak arte.
-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez: