Gaur, larunbata, Arabako birako 23. etapa burutu dugu Aretatik Bergantzara 64 partehartzailerekin, Arrola mendizerratik zehar. Eguraldi bikaina eta epela izan dugu eta etapa ederra eta panomarikoa. 9:00 aldera irten gara Areta auzo albotik, errepidez, eta gero igoera gogor bati ekin diogu Elorritxugana tontorreraino. Hurbileko lepo batean hamaiketakoa egin eta Jesuri tontorra igo dugu. Honen ondoren mendizerraren kota xume mordo baten albotik ibili gara, azkenean pista luze eta aldapatsuaz Bergantzan bukatuz. 14:25 aldera. Aurreko hilabetean bezalaxe Areta auzo alboan bazkaldu dugu.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/albums/72177720323868304


