Martxoaren 25ean, asteartean, arratsaldeko 19:00etan Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria), lehen sorospen ikastaroa antolatu dugu Orereta Ikastolarekin batera.
Ikasleek bideratutako saioa izango da eta bertan geldialdi bat nola antzeman azalduko dugu. Geldialdiaren aurrean nola jokatu, zer egin ere ikusiko dugu eta desfibrilagailua erabiltzen ere bai. Azkenik, geldialdia sor dezaketen buxaduren aurrean zer egin ere ikusiko dugu.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek gure egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, 943527879 telefonorora hots eginez, egun eta ordu berean, edo hurrengo formularioaren bitartez.