Datorren apirilaren 26rako, bodega batera bisita gidatua eta bazkaria antolatu ditugu. Aurretik, Urizaharratik (Peñacerrada) San Ginesera (Bastida) mendi ibilaldia egingo dugu, 3 ordu ingurukoa (10 km inguru).
Irteera 07:00etan izango da Zumardiko bus geltokitik (Panier), hala ere, nahi duenak autobusa hartu ahal izango du Aritzetan 07:15ean. Handik Urizaharrera abiatuko gara. Ondoren, Ramírez de la Piscina bodegan (San Vicente de la Sonsierra) bisita egingo dugu dastaketa eta aperitiboa barne. Gero, Bastidako (Araba) Alai jatetxean bazkalduko dugu.
Irteeraren prezioa 60 eurokoa izango da, eta busean ordainduko da. Bazkideek lehantasuna izango dute.
Izena emateko idazkaritzara jo dezakezue astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo 943527879 telefonora deituz, egun eta ordu berean, edo honako formulario honen bidez: