Maiatzaren 21ean, osteguna, arratsaldeko 19:30ean Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan (Juan de Olazabal 23, Errenteria), Iñaki Legorburu argazkilariak “Cami de Cavalls” izeneko argazki emanaldia emango du, Menorca uhartea inguratzen duen 185km-ko ibilbide historikoa.
Honekin batera, honen inguruko argazki erakusketa ere ikusgai izango da elkartean bertan ohiko egunetan, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.
Gogorarazi nahi dizuegu “Arabako bira” izeneko argazki emanaldia gure webgunean eskuragarri dagoela.
