Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kirol Zuzendaritzak kirol federatuari eragiten dioten aldaketa berrien berri eman digu.
400/100.000 biztanleko tasak udalerri eta lurralde historikoetan duen eraginak markatzen du federatutako pertsonen mugikortasuna.
“Jatorrizko eta helmugako udalerriak eta lurraldeak 100.000 biztanleko 400 baino gutxiagoko intzidentzia-tasa metatua badute, entrenatzeko, bizilekua dagoen udalerria ez den beste udalerri batera joan daiteke, autonomia-erkidegoaren barruan”
Federazio-lehiaketa ofizialetan murgilduta dauden kirolarien mugikortasunaren salbuespena egiten da.
“Inzidentzia tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagokoa den lurralde historikoetan bizileku den lurralde historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketa ezartzen da, dagokion federazioaren egutegi ofizialean onartuta dauden lehiaketetan murgilduta daudenak, parte hartzen edo hartuko dutenak izan ezik.”