Bazkide agurgarri hori,
Ohiko Batzar Orokorrean parte hartzera deialdia bidali genizuen baina osasun-erakundeen gomendioak jarraituz, batzarra online egitea erabaki dugu.
Jarraian, pausoz pauso Zoom-en bidez Batzarrean nola sartu azalguko dugu:
- Apirilaren 29an, 18:45ean, esteka honetara sartu: https://us05web.zoom.us/j/82279134772?pwd=ZnFSZU1rdGs5ckVvMlQ3dFRTK0VEdz09
- Estekan sartu ondoren, batzarrean sartzeko, orriak berak Zoom programa deskargatzeko eskatuko dizue.
- Identifikatzeko orduan, zure IZEN eta ABIZENAK adierazi beharko dituzue.
- Pauso guztiak egin ondoren baimena emango dizuegu batzarrean sartzeko.
Zalantzarik izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen ulermenagatik, eta parte hartzera animatzea espero dugu,
Agur bero bat!
Zuzendaritza batzordea