Abau borda berriro irekita.
Gaur egungo osasun-egoera kontuan hartuta eta, Borda Huescan (Aragoien) dagoela, eta, beraz, Aragoiko komunitatearen araudia bete behar dela, ahalik eta zuhurtasun handienaz jarduteko, oraingoz, aterpearen gehieneko edukiera 6 pertsonakoa izango da, baina espero dugu epe laburrean luzatu ahal izango dela.
Erreserbak idazkaritzan egingo dira astearte eta ostegunetan, ohiko ordutegian. Erreserba egiten duen bazkideak bere taldekideen izen-abizenak eman beharko ditu, eta sinatu beharko du borda erabiltzeko arauak jasotzen dituen Covid-19 protokoloarekin bat datorrela, bai eta protokolo hori betetzeaz arduratuko dela ere.