Urtarrilaren 29 eta 30erako iraupen eski ikastaroa antolatu dugu. Ikastaroa helduei zuzenduta dago eta Urdaburuko kideak izango dira monitoreak. Ikastaroa egin nahi ez duenak, eskiatzera soilik etorri daiteke. Elurraren arabera, Pont D´Espagne edo Val D´Azunen izango da jarduera eta Lourdes inguruan egingo dugu lo, Aspin-en-Lavedanen. Beste urtetan, afaria norberak eraman eta bertan afaldu dugu, uzten ziguten txoko batean. Aurten, agian hoteleko jatetxean afaltzeko aukera edukiko dugu, horrela balitz esango genizueke prezioa.
Irteeraren prezioa, ikastaroarekin, 85€ eta, ikastaro gabe, 75€ (autobusa + fortaita + ostatua gosariarekin). Bazkideek 5€ko deskontua izango dute.
Eskiatzeko materiala ez duenak (eskiak/makilak eta botak) elkartean aloka dezake, eta urtarrilaren 25ean edo 27an pasa beharko du elkartetik materiala jasotzera.
Irteera goizeko 7:00etan izango da Zumardiko autobus geltokian (7:05etan Lintzirinen). Apuntatzen den jendearen arabera agian Irunen ere geldituko gara, formularioan adierazi.
Izen ematea formulario honen bidez egin behar da:
https://sites.google.com/view/urdaburumendizaleelkartea/ikastaroak/2022-01-29_30-eski-ikastaroa
Izena ematerakoan zure telefonoa edo emaila adierazi zurekin harremanetan jarri ahal izateko.
Plaza mugatuak dira (35). Zure eskaera zenbakia (konfirmatzeko korreoan agertuko zaizu) kopuruaren barruan badago 35€ko ingreso bat egin behar duzu elkartzeko kontu korrontean erreserba gauzatua gelditzeko.