Hilabete honetan, Ipar Martxako proiektu berria jarri dugu abian, eta Ipar martxako irteerak antolatuko ditugu.Hileroko jarduera izango da, eta elkarteko bazkide batzuek zuzenduko dute. Irteera hauek, martxa nordikoaren teknika erabiliz egingo dira, beraz, kirol honetarako makila espezifikoak erabili behar dira.
Garraio publikoa erabiliko dugu, bai martxaren irteera-puntura iristeko, bai hura amaitzean itzultzeko.
Lehen proiektua DONOSTIAKO ITZULIA da:
4 etapatan egingo da. Azken etapa izan ezik, besteak asfaltoren gainetik izango dira.
- ETAPA *MARTXOAK 12, larunbata. Donostiako udaletxea- Igeldo-Añorga (15,69 km)
- ETAPA*APIRILAK 2, larunbata. Añorga- Martutene (13,74 km)
- ETAPA *MAIATZAK 7, larunbata. Martutene -Mirakruz gaina (11,70 km)
- ETAPA *EKAINAK 7, Igandea. Mirakruz gaina- Donostiako udaletxea (13,93 Km) Uliatik
Lehenengo irteera martxoaren 12an izango da, hona hemen informazio gehiago.