Abau bordara irteera ederra burutu genuen

Pasa den uztailaren 9-10 asteburuan (urterokoa izan nahi den) Abau bordako irteera egin genuen, azkenean 9 partehartzailerekin. Eguraldi bikain eta eguzkitsua izan genuen, baina igandean beroa. Bi txangoak oso ederrak atera ziren.
Larunbateko txangoa Zuberoako Santa Engrazi herrian hasi genuen eta Ehujarre arroil ikusgarria igo ondoren, Erraize lepora irten eta Belagoako aterpean bukatu genuen. Hemen bazkaldu eta Abau bordara joan ginen arratsaldea pasa, afaldu eta lo egitera.
Igandeko txangoa Zurizan hasi genuen, Tacheraseko pistatik, eta gero Quimboa (2182) tontorra igo genuen. Gamueta bailaratik behera Linzan amaitu genuen, tenperatura beroaz, eta hemen bazkalduz.
ARGAZKIAK IKUSI: HEMEN