JESUS HOSPITALER OROIMENEZ, 2022KO MENDIKO ARGAZKI LEHIAKETA

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak gonbitea luzatzen dizue MENDIKO ARGAZKI LEHIAKETAn parte hartzeko eta gogoratu: 

  • Lanak aurkezteko epea 2022ko irailaren 20an hasi eta urriaren 20an amaituko da.
  • Lehiaketa zabalik dago argazkigintza gustuko duen eta profesionala ez den euskal herritar ororentzat (EAE, Nafarroa eta Iparraldea).
  • Parte-hartzaileek gehienez 3 argazki bidali beharko dituzte formatu digitalean.
  • Partehartzea doakoa da.
  • Gaia: “Kirol ekintza mendian”
  • Argazkiak euskarri digitalean (CD, DVD, Pen-drive) aurkeztu beharko dira Urdaburu M.E.ren egoitzan Juan de Olazabal 23 helbidean, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara. Bestela, elkarteko posta elektroniko helbidera, urdaburu.mendi@gmail.com bidali ahal izango dira.
  • JPG formatuan dauden argazkiak soilik onartuko dira.
  • Bi karpeta bidali edo aurkeztu beharko dira. Batek, argazkiak eta haietako bakoitzarentzat titulu bat edukiko ditu. Besteak, “Egilearen identifikazioa” izena edukiko duena eta ondoko informazioa izan beharko du: egilearen izen-abizenak, NAN, helbidea, kontakturako telefono zenbakia, posta elektronikoa eta aurkeztutako argazkien izenburua (beste karpetakoarekin bat etorri behar du).

Anima zaitez!