Gaur, abenduak 17, Tolosaldeko birako 9. etapa burutu dugu Asteasutik Villabonara 45 partehartzailerekin. Eguraldi bikaina baina freskoa zokoetan eta ibilbide ederra suertatu zaigu. Gehienentzat ezezagunak ziren lekuetatik joan gara, bereziki Abalotz erreka eta Atxulondo burdinolaren arrastoak, hemendik Belkoain tontorra igoz eta Basopetatik behera Villabonan amaituz. Txangoaren ostean, aurreko etapan bezalaxe, Asteasuko Aiztondo elkartera joan gara txistorra pintxoa hartu eta bazkaltzera. Eskerrik asko berriz ere lekua eskeini, janariaz arduratu eta hain ondo zaindu gaituzuen asteasuko bazkideei.
ARGAZKIAK IKUSI: https://www.flickr.com/photos/195341817@N02/sets/72177720304520325/