Ipar martxako irteera: Maiatzak 6

Maiatzaren 6an, larunbata, antolatu dugun Ipar Martxaren irteeraren berri eman nahi dizuegu.

Topagunea: Diputazio plaza (Iztieta-Errenteria) goizeko 9:00etan. Itzultzeko , Gaintxurizketan, lineako autobusa hartuko dugu.

Ibilbidea: Errenteria-Beloagako gaztelua-Gaintxurizketa (10-11 Km. inguru). 

ZER ERAMAN: Ura, trekkingeko zapatilak eta ipar martxako makilak. Dena ez da laua, aldapa gogor bat dago bidean. Ibilbide osoa ez da asfaltoz izango.

IZENA EMATEA:

-apirilaren 28tik – maiatzaren 5 arte.

-Izen ematea Urdaburuko egoitzan egingo da, idazkaritzan aurrez aurre edo telefonoz (astearte  eta ostegunetan  19:00etatik 21:00etara) edo formulario honen bidez:

Izen ematea